top of page

BILBO-SANTUTXUko

YOGA IYENGAR® ZENTROA

​

MARCELINO MENENDEZ ETA PELAYO KALEA 16, ATZEALDEA

B.K. S. Iyengar:

 

Yogacharya B. K. S. Iyengar (1918-2014) gaztetarik buru-belarri aritu zen yoga praktikatu eta ikasten. Maisu ezaguna da nazioartean, eta bere yogaren irakaskuntza bost kontinenteetan aurki genezake. Haren lanak, hizkuntza askotara itzuliak, edozein yoga praktikatzailek nahitaez kontsultatu beharrekoak dira.
 

Punen bizi izan zen, India hegoaldean, eta bertan sortu zuen Ramamami Iyengar Memorial Institutua 1975ean. Gaur egun, Geeta eta Prashant bere seme-alabak dira zuzendariak.

 

 

IYENGAR® metodoa:

 


IYENGAR® Yogaren irakaskuntzak Patañjaliren Yoga Sutretan du oinarria, eta asanen (yoga posturak) eta pranayamaren (arnasketa yogikoa) praktikaren bitartez, Patañjalik deskribatutako yogaren egoera gorenak lortzeko bidea zabaltzen du.

Posturetako eta arnasketa tekniketako ekintza guztiak zehatz-mehatz, intentsitatez eta burua adi-adi dagoela egin behar dira, eta hauek dira, izan ere, metodo honen ezaugarriak, indarra, erresistentzia, malgutasuna, oreka eta nerbio sistemaren sosegua dakartenak.

B.K.S. Iyengarrek, bizitza osoan praktikatu eta irakatsi ostean, asanak eta pranayama egiten diren bitartean gorputzaren alde bakoitzak burutzen dituen ekintza guztiak zehaztasun zientifikoz adierazi ditu, praktika egoki, ziur eta eraginkorra bideratzen duen teknika bat emanez yogari. Zehaztasun honi esker egin dezakete bat gorputz, buru eta adimenak, baita pertzepzioaren sakonera garatu eta kontzientzia gorputzeko alde guztietara homogeneoki hedatu ere.

Asanak eta pranayama, horrela praktikatuz gero, ekinean aurrera doan meditazioa dira, eta yoga bere osotasunean bizitzera daramate praktikatzen duen laguna.

B.K.S. Iyengarrek, yogaren pedagogia sistematiko eta progresiboa garatu du, eta haren erabilpen terapeutikoa ere bai. Euskarri ugari asmatu ditu posturak edonork egin ditzan, adina edozein dela, eta osasun arazoak izan arren. Iyengarrek denon eskuetan jarri ditu Yoga eta bere onurak.
 

Bizitza osoa emaitzak aztertzen eta behatzen, zehazten, jaboten, esperimentatzen. Horrek eusten du irakaskuntza metodo hau.

bottom of page